Hurrengo ikuskizunak
20
abendua
2025
Opera eta zarzuela gala | Gabonetako kontzertua Eragiyok abesbatzarekin
Erribera kulturgunea (Astigarraga)
Xehetasunak
Verdi, Donizetti, Sorozábal eta beste hainbaten obrak.
Iraganeko ikuskizunak
2
AZAROA
2025
Ilargiari Kantari
San Agustín Kulturgunea
Xehetasunak
Amona abeslari baten eskutik eta bere oroitzapenekin, Ilargia kantari-k euskal musika herrikoiarekin eta gizakiak Ilargia lehen aldiz zapaldu zuen garai zoragarri hartako abesti ospetsuekin zeharkatuko du ibilbidea. Amonak bere bizitzako eta Ilargiaren inguruko zenbait istorio kontatuko ditu —Lurraren iheslari eta Eguzkiaren ahizpa, euskal mitologiaren arabera—. Eta piezen artean musika-lanak tartekatuko ditu, haietako batzuk Ilargiarekin lotura zuzena dutenak.
24
Urria
2025
zarzuela errezitaldia
Las Palmas de Gran Canariako Literatura Kabinetea
Xehetasunak
5. Emakume zuzendarien sinposio internazionalaren hasierako kontzertua. Zubeldía, Guridi eta Lecuonaren obrak.
2
Urria
2025
Moto Membra Jesu Nostri
Casa Cankar, Liubliana
Xehetasunak
Heriotza ikusten dugunean, normalean ez da gurea izaten, baina haren isladan ikusten gara, eta gure etorkizunari buruzko galdera erantzun gabeek sufriarazten gaituzte. Galerak min jasanezinak sortzen ditu. Maitatua den pertsona baten heriotza ustekabean gertatzen da, unean bertan eta aurreikusi gabe, arrazoi edo justifikaziorik gabe. Delirioak dena nahas dezake, iragana edertu, gure munduaren ikuspegia dramatikoki ilundu edo bizitako egoerak etengabe berriz sortzera eraman gaitzake, analisi obsesibo jarraitu batean murgiltzeko. «Ni»-ak «besteekin» elkarlanean aritzen da, kontsolamendu eta itxaropen bila berriro sortuz, sarritan ase gabe. Musikak Kristoren heriotza kantatzen du, unibertsoaren tragedia handia, bizitzako uneren batean norberarena eta pertsonala bihurtzen dena. Gorputza eta haren zatiak aktorea osatzen dute, bi arima hartzen dituena –Jesusen maitasuna gogorarazten duena eta bere haurtzaroko basoan igerian dabilena, haren galera ulertzeko helburu bakarrarekin. Pieza hau Dietrich Buxtehude-ren Membra Jesu Nostri (1680) obraren antzezpena da. Zazpi kantataz osatutako ziklo hau Kristoren oinei, belaunei, eskuenei, saihetsari, bularrari, bihotzari eta buruari eskaintzen zaie, eta Eneko Sagardoy aktoreak idatzi eta interpretatutako testuarekin uztartuko da. Testuak moto istripu suposatu batean betiko desagertzen den gizon baten istorioa kontatzen du, eta geratzen den pertsonaren maitasunaz hitz egiten du.
27
Iraila
2025
Moto Membra Jesu Nostri
Arriaga Antzokia, Bilbo

14
Iraila
2025
Los Gavilanes - Rosaura - Donostia
Victoria Eugenia Antzokia, Donostia
Xehetasunak
Perun egonaldi luze baten ondoren, Juan bere jaioterrira itzultzen da, zahartuta baina izugarri aberastuta. Etorreraren ospakizunean, Juanek bere itzuleraren benetako arrazoia aitortzen du: emakume baten maitasuna, Adriana. Bere lehenengo maitasuna zen Adrianarekin berriz elkartzean, Juanek honen alaba gaztea, Rosaura, ezagutzen du, eta isilean maitemintzen da harekin; agian, amaren gaztaroan aurkitu ez zuen edertasunaren bila. Herrian horretaz konturatzen direnean, eskandalua itzela da, eta lehen lagun min zirenak etsai bihurtzen dira eta mespretxatu egiten dute. Amparo Navarro, Antonio Torres, Facundo Muñoz, Ainhoa López de Munain eta aktore eta abeslariz osatutako talde zabala, Sasibill Orkestra eta Abesbatzarekin batera, Arkaitz Mendozak zuzenduta.
13

abuztua
2025
West Side Story - Rosalía - Donostiako Musika Hamabostaldia
Kursaal, Donostia
Xehetasunak
West Side Story – Kontzertu bertsioa
Leonard Bersteinek honela idatzi zuen West Side Storyri buruz: “operaren eta Broadwayren arteko marra estuan ibili behar zuen”. Eta hala izan da; bai antzerki musikalek, bai opera etxeek programatzen dute, XX. mendeko obra liriko ezagunenetako eta ondoen idatzietako bat baita. Romeo eta Julieta, New Yorken.
9
abuztua
2025
Amaya - Una voz - Donostiako Musika Hamabostaldia
Kursaal, Donostia
Xehetasunak
Gasteizko konpositore oparoaren lan garrantzitsuenetako bat, inoiz Quincenan interpretatu ez dena. Euskal opera hau, izaera historikokoa eta Wagner estiloko musika ukituekin, Guridik konposatu zuen bere sormen musikalaren gailurrean.
1
abuztua
2025
Kontzertua Donostiako Musika Hamabostaldian
DomusVi Berra, Donostia
Xehetasunak
Ametsa Bikoteak (Ainhoa López de Munain, ahotsa & Leyre Sáenz de Urturi, pianoa) opera, zarzuela eta euskal musikaz osatutako programa bat eskeiniko du.
17
APIRILA
2025
De Cuenca a Viena
Teatro Auditorio de Cuenca "José Luis Perales", Cuenca
Xehetasunak
Jaialdiaren ekoizpen berria, SMR Cuenca Orkestra eta Abesbatzaren eskutik, euren zuzendari musikala den Andoni Sierraren zuzendaritzapean. Proposamen honek Cuencako Katedrala Artxiboko ondarearen berreskurapena barne hartzen du (José Luis de la Fuente Charfolé musikologoaren ardurapean): Santiago de Pradasen “Miserere” eta Wolfgang Amadeus Mozarten «Requiem» ospetsua.