IRAGANEKO IKUSKIZUNAK

2

AZAROA

2025

Ilargiari Kantari

San Agustín Kulturgunea

Amona abeslari baten eskutik eta bere oroitzapenekin, Ilargia kantari-k euskal musika herrikoiarekin eta gizakiak Ilargia lehen aldiz zapaldu zuen garai zoragarri hartako abesti ospetsuekin zeharkatuko du ibilbidea. Amonak bere bizitzako eta Ilargiaren inguruko zenbait istorio kontatuko ditu —Lurraren iheslari eta Eguzkiaren ahizpa, euskal mitologiaren arabera—. Eta piezen artean musika-lanak tartekatuko ditu, haietako batzuk Ilargiarekin lotura zuzena dutenak.

24

Urria

2025

zarzuela errezitaldia

Las Palmas de Gran Canariako Literatura Kabinetea

5. Emakume zuzendarien sinposio internazionalaren hasierako kontzertua. Zubeldía, Guridi eta Lecuonaren obrak.

2

Urria

2025

Moto Membra Jesu Nostri

Casa Cankar, Liubliana

Heriotza ikusten dugunean, normalean ez da gurea izaten, baina haren isladan ikusten gara, eta gure etorkizunari buruzko galdera erantzun gabeek sufriarazten gaituzte. Galerak min jasanezinak sortzen ditu. Maitatua den pertsona baten heriotza ustekabean gertatzen da, unean bertan eta aurreikusi gabe, arrazoi edo justifikaziorik gabe. Delirioak dena nahas dezake, iragana edertu, gure munduaren ikuspegia dramatikoki ilundu edo bizitako egoerak etengabe berriz sortzera eraman gaitzake, analisi obsesibo jarraitu batean murgiltzeko. «Ni»-ak «besteekin» elkarlanean aritzen da, kontsolamendu eta itxaropen bila berriro sortuz, sarritan ase gabe. Musikak Kristoren heriotza kantatzen du, unibertsoaren tragedia handia, bizitzako uneren batean norberarena eta pertsonala bihurtzen dena. Gorputza eta haren zatiak aktorea osatzen dute, bi arima hartzen dituena –Jesusen maitasuna gogorarazten duena eta bere haurtzaroko basoan igerian dabilena, haren galera ulertzeko helburu bakarrarekin. Pieza hau Dietrich Buxtehude-ren Membra Jesu Nostri (1680) obraren antzezpena da. Zazpi kantataz osatutako ziklo hau Kristoren oinei, belaunei, eskuenei, saihetsari, bularrari, bihotzari eta buruari eskaintzen zaie, eta Eneko Sagardoy aktoreak idatzi eta interpretatutako testuarekin uztartuko da. Testuak moto istripu suposatu batean betiko desagertzen den gizon baten istorioa kontatzen du, eta geratzen den pertsonaren maitasunaz hitz egiten du.

27

Iraila

2025

Moto Membra Jesu Nostri

Arriaga Antzokia, Bilbo

14

Iraila

2025

Los Gavilanes - Rosaura - Donostia

Victoria Eugenia Antzokia, Donostia

Perun egonaldi luze baten ondoren, Juan bere jaioterrira itzultzen da, zahartuta baina izugarri aberastuta. Etorreraren ospakizunean, Juanek bere itzuleraren benetako arrazoia aitortzen du: emakume baten maitasuna, Adriana. Bere lehenengo maitasuna zen Adrianarekin berriz elkartzean, Juanek honen alaba gaztea, Rosaura, ezagutzen du, eta isilean maitemintzen da harekin; agian, amaren gaztaroan aurkitu ez zuen edertasunaren bila. Herrian horretaz konturatzen direnean, eskandalua itzela da, eta lehen lagun min zirenak etsai bihurtzen dira eta mespretxatu egiten dute. Amparo Navarro, Antonio Torres, Facundo Muñoz, Ainhoa López de Munain eta aktore eta abeslariz osatutako talde zabala, Sasibill Orkestra eta Abesbatzarekin batera, Arkaitz Mendozak zuzenduta.

13

20

abuztua

2025

West Side Story - Rosalía - Donostiako Musika Hamabostaldia

Kursaal, Donostia

West Side Story – Kontzertu bertsioa Leonard Bersteinek honela idatzi zuen West Side Storyri buruz: “operaren eta Broadwayren arteko marra estuan ibili behar zuen”. Eta hala izan da; bai antzerki musikalek, bai opera etxeek programatzen dute, XX. mendeko obra liriko ezagunenetako eta ondoen idatzietako bat baita. Romeo eta Julieta, New Yorken.

9

abuztua

2025

Amaya - Una voz - Donostiako Musika Hamabostaldia

Kursaal, Donostia

Gasteizko konpositore oparoaren lan garrantzitsuenetako bat, inoiz Quincenan interpretatu ez dena. Euskal opera hau, izaera historikokoa eta Wagner estiloko musika ukituekin, Guridik konposatu zuen bere sormen musikalaren gailurrean.

1

abuztua

2025

Kontzertua Donostiako Musika Hamabostaldian

DomusVi Berra, Donostia

Ametsa Bikoteak (Ainhoa López de Munain, ahotsa & Leyre Sáenz de Urturi, pianoa) opera, zarzuela eta euskal musikaz osatutako programa bat eskeiniko du.

17

APIRILA

2025

De Cuenca a Viena

Teatro Auditorio de Cuenca "José Luis Perales", Cuenca

Jaialdiaren ekoizpen berria, SMR Cuenca Orkestra eta Abesbatzaren eskutik, euren zuzendari musikala den Andoni Sierraren zuzendaritzapean. Proposamen honek Cuencako Katedrala Artxiboko ondarearen berreskurapena barne hartzen du (José Luis de la Fuente Charfolé musikologoaren ardurapean): Santiago de Pradasen “Miserere” eta Wolfgang Amadeus Mozarten «Requiem» ospetsua.