Biografia
Ainhoa López de Munain sopranoak (Vitoria-Gasteiz, 1999) haurtzaroan hasi zen pianoa jotzen eta abesbatza-kide gisa izan zituen lehen esperientzia musikalak. Kantu-ikasketak hasi aurretik, Musika Pedagogiako ikasketak ere amaitu zituen Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Ahots-ikasketak Berlingo “Hanns Eisler” Musika Ikastegian egin zituen, Ewa Wolak irakaslearekin, eta gaur egun Opera Masterra ikasten ari da bertan.
Bere kontzertu-errepertorioan, besteak beste, Mozarten Requiem eta Koroatze Meza, Beethovenen Fantasia Korala, Rossiniren Petite Messe solennelle, Saint-Saënsen Gabonetako Oratorioa, Buxtehuderen Membra Jesu Nostri, eta Bach eta Telemannen kantatak daude. Opera arloan, besteak beste, Amore (Orfeo ed Euridice), Rosalia (West Side Story) eta Sophie (Weiße Rose) rolak interpretatu ditu. Bere jardun artistikoaren ardatz nagusietako bat Espainiako eta Euskal Herriko kantu-errepertorioa da, eta hainbat kontzertu-programatan landu eta aurkezten du. Halaber, Jacinto Guerreroren Los gavilanes zarzuelan Rosaura gisa egin zuen debuta.
Besteak beste, Donostiako Musika Hamabostaldian (Quincena Musical), Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Esloveniako DoSEL Project-en eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean (Semana de Música Religiosa) parte hartu du. 2023an Santanderko Encuentro de Música y Academia-ko bekaduna izan zen; 2024an, berriz, Berlin-eko Wagner-Gesellschaft elkartearen Bayreuth beka jaso zuen, eta testuinguru horretan kontzertu batean parte hartu zuen Berlingo Deutsche Oper-en. Bere hurrengo konpromisoen artean nabarmentzekoa da Berlingo Staatsoper Unter den Linden-eko Kinderopernhaus-en egingo duen debuta.
1999
Vitoria - Gasteiz
2017
Ikasketa Profesionalak | Pianoa
Jesús Guridi Kontserbatorioa – Vitoria-Gasteiz
2020
Ikasketa Profesionalak | Kantua
Francisco Escudero Kontserbatorioa – Donostia
2021
Goi-mailako Gradu Ikasketak | Pedagogia
Musikene – Donostia
2025
Goi-mailako Gradu Ikasketak | Kantua
Hanns Eisler Goi-mailako Musika Eskola – Berlin